Ipuin kontaketa saioak izango dira Ordizian, Ahoz Aho jaialdian, narrazio lehiaketaz gain
Martxoaren 11n Dorleta Kortaza eta Celine Ripoll izango dira Barrena Jauregian, eta David Blanco, Jon Zabal eta Diego Calavia, Plaza Nagusian.

Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiak Euskal Herriko zein atzerriko ipuin kontalaririk onenak eramango ditu Ordiziara, martxoan. Gaur aurkeztu dute jaialdia Tolosako udaletxean. Intujai Teatro-k, Tolosako Udalak eta Ordiziako Udalak elkarlanean osatu dute programa. 11. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa ere egingo da.
“Aurten ere oso pozik gaude Ahoz Aho programa ospatuko dugulako. Elkarlanean programa zabala antolatu da, eta gurean izango ditugu Euskal Herriko zein atzerriko puntako ipuin kontalariak. Euskal kulturaz eta atzerrikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Ipuinen bidez emozio eta sentimenduak azaleratuko ditugu aurten ere”, agertu du Adur Ezenarro Ordiziako alkateak.
Ipuin narrazio lehiaketako sailkapen saioa otsailaren 25ean izango da, 19:00etan, D’elikatuzen. Dúo Didyma aragoiarra izango da gonbidatua. Gala Handia eta finala, aldiz, martxoaren 24an egingo da, 19:00etan, Barrenan. Iñaki Carreterok gidatuko ditu bi saioak. Bien bitartean, sailkapen gala eta gala handia ospatu artean, hainbat ipuin-kontaketa saio egingo dira Ordiziako gune ezberdinetan.
Hemen egitaraua:
- Martxoak 11
- Dorleta Kortaza eta Celine Ripoll. 17:00etan, Barrenan.
- David Blanco, Jon Zabal eta Diego Calavia. Gertuko magia saioa, 19:00etan, Plaza Nagusian.
- Martxoak 14
- Birjiñe Albira. 10:00etan, Jakintza Ikastolan, haurrentzako saioa, eta 18:00etan, Barrenan, Goiztiri AEK-ko ikasleentzat.
- Martxoak 16
- Elssie Xalbador. 10:00etan, Urdaneta ikastetxeko haurrentzako emanaldia.
- Marta Alzartre eta Martha Escudero. 17:30ean, Barrenan, saio familiar irekia.