Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Lurra lozorrotik esnatzeko unea

Goierri
Gizartea

Santa Ageda bezperako kantu-errondak, eskeak eta etxez etxeko koplaketak egingo dituzte bihar, Goierriren luze-zabalean. Denboren zainetan galtzen den Negualdiko festa bat da, eta makilak ditu ezaugarri.

2023/02/03
Aimar Maiz

Santa Ageda bezperaren usadioaren jatorria ez dago garbi. Pertsonaia siziliarraren goresmena marinelek ekarri zutela diote ikertzaile batzuek. Kristautasunaren aurretikoa dela, beste batzuek. Neguko festa bat dela garbi dago, neguaren erdian ospatzeaz gain, beste askoren ezaugarri berberak dituelako: etxerik etxe eskean ibiltzea –hasi Arimen Gauean urriaren 31n, eta inauteriak arte errepikatzen dena–, erronda kantuan egitea, eta erritu paganoen zantzuak hartu izana –katu edo ahuntz itxura ematen diote zenbait herritan–.
Kandelari, San Blas eta Santa Ageda bezpera hirukoan objektu soiletik goitasunezko beneraziora igotzen dira, egunotan, argizagiak eta janari nahiz opilak. Argia eta ogia, bizitzaren euskarriak goratzen dira. Argi gutxien dagoen eta lurrak jatekoa eskas ematen duen urte sasoian, berme beharra sentituko zuten antzinakoek, bizitzarik izango bazen, deiadarren bat egitea. Makilekin lurra erritmikoki kolpatzea, zenbait antropologoren ustez, lurra lozorrotik esnatzeko bitartekoa da.

Argia eta ogia, bihar ere
Garaiak aldatu diren arren, funtsean bi kontzeptu horiek bat egingo dute bihar oraindik, Goierriko herri askotan. Batetik, urteko jarduerak finantzatzeko diru eskea egingo dute elkarte batzuek –Zerainen, kasu–; ekimenetarako argitasuna, alegia. Bestetik, dirurik ez, baina jakiak jasotzeko eskuzabal joko dute atea; eta otorduak antolatu dituzte eskekoek Ezkion, Seguran edota Zerainen.

Ez da oraingoxekoa ohitura. Zegamako Kultura Batzordeak zabaldu duen oharrean, Anastasia Larrea herritarrari 1990ean jasotako kopla bat jaso dute. Honela dio: «Otsailaren laugarrena da / Santa Ageda bezpera. / Gazte jendea elkar harturik / Atera gera eskera».

Eske eguna larunbatarekin izanda, jende gehiago espero da.

Santa Ageda bezpera. Bihar, Goierrin

  • Beasain. 19:00. Andre Mari elizan, meza ondoren, Loinatz abesbatzaren Salve kontzertua; Xabier Sarasolak konposatua, organorako eta lau ahots mistotarako. Ondoren, Santa Ageda bezperako kopla kantari, eliz ataritik abiatuta, kaleetan.
    18:30. Kantu jirako taldekoak kopla kantari, kalean.
  • Ezkio. 18:00. Udaletxe aurrean elkartu, eta kantuan Santa Lutziko baserrietan eta auzuneetan, Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañaga trikiti-pandero jotzaileekin: Etxeberrialden, Mirandan, Errekabarrenan, Iturgainen. Bukaera Ezkioko kaskoan. Afaria Argindegi ostatuan.
  • Gabiria. 08:30. Osinalde elkarteko taldea, kantu eskean eta herriko bertsolariekin kopla kantari, baserriz baserri.
  • Idiazabal. 19:00. Santa Agedako koplak, frontoi zaharrean.
  • Legazpi. 19:00. Santikutz abesbatza kantuan, kalean.
  • Legorreta. 19:00. Elekun abesbatzarekin Santa Ageda bezperako koplak kantatzea, plazan.
  • Segura. 16:00. Kantu eskea baserriz baserri, Elorri elkarteko taldean, Jon Iturriotz eta Eneko Araiztegi koplariekin eta trikitilariekin. Elorripetik irtenda, ibilbidea: Kortaberri, San Andres, Gain Argi, Akelarre eta plaza.
    19:00. Herriko koruarekin batera kantuan kalez kale.
    21:30. Afaria, Elorri elkartean.
  • Urretxu eta Zumarraga. Ikastetxeetako haurrak eta irakasleak, kalean kantari.
    Goiargi abesbatza, kantuan.
  • Zegama. 18:30. Kantu eskea, kalean, Askatasunaren etorbidetik abiatuta, Kultura Batzordeak antolatuta. Bukatutakoan, mokadua Ostatuan.
    16:30. Bele Gazte gaztelekukoen kantu eskea.
  • Zerain. 09:30. Kopla kantuan eta eskean Uharka abesbatza, ZerainLab eta Liztormendi elkarteko taldea. Irteera, plazatik. Bi multzotan: bat Barbaritik eta bestea Aizpetik hasiko da. Bazkal garairako, kaskoan. Bazkaria Ostatuan. Bildutako diruaren erdia Liztormendi elkartearentzat da, eta beste erdia ZerainLabentzat, urteko ekimenetarako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut