Beasaingo EH Bilduren Mahai Politikoak Hasier Agirre proposatu du alkategai izateko
Azkeneko agintaldian EH Bilduren zinegotzia izan da. Bilkideek gaur dute botoa emateko aukera, Elkarrekin plataforman.
Beasaingo EH Bilduren Mahai Politikoak Hasier Agirre Elkoroberezibar proposatu du alkategai izateko. Azkeneko agintaldian, 2019-2023koan, EH Bilduren zinegotzia izan da Agirre. Bilkideek atzo izan zuten botoa emateko aukera, Elkarrekin plataforman, eta gaur ere aukera hori izango dute.