Herri-harrera antolatzeko bi formakuntza-saio egingo dituzte Zaldibian herritarrekin
Kanpotik Zaldibiara bizitzera etorri direnen harrera antolatzeko, udalak herritarrekin bi prestaketa saio egingo ditu. Bihar (otsailak 8, asteazkena) da lehenengoa, eta otsailaren 22an bestea, 18:00etan, udaletxeko beheko aretoan. Harrera protokolo integrala prestatzea da helburua, harrera egokia egin eta bertan integratzea errazteko.