Elbira Zipitria, herriz herri
Elbira Zipitriari buruzko dokumentala Ordizian proiektatuko dute dagoeneko, eta datorren astetik aurrera Goierriko beste hamar herritan eskainiko dute.
Elbira Zipitria Irastortza hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumental fikzionatua Goierriko beste hamar herritan eskainiko dute datorren astetik aurrera. Ordizian proiektatu dute dagoeneko.
Zumaian jaio zen 1906an. Donostian andereño lanetan aritu zen. 1936ko gerra aurretik euskaraz irakatsi zuen, eta gerraostean, ikastola klandestinoa jarri zuen martxan, bere etxean. Hainbat andereño prestatu eta ikastola klandestinoen sarea antolatu zuen bertatik.
Iban Gonzalezek zuzendutako lana da. Elbira Zipitriaren bizitzaren pasarte batzuk fikzionatu dituzte dokumentalean, eta gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak dira protagonista eta haren istorioaren narratzaile. Tartean, Mari Karmen Mitxlena andereñoa, Orixe ikastolako sortzaileak, Zipitriaren lagunak edo Iñigo Garaialde Zipitriaren ikasle ohiak parte hartu dute.
Ordizian eskaini dute jada dokumentala. Arrakasta “handia” izan du orain arte dokumentalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera. Bera da ekoizleetako bat, EiTB, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Emakunde, BBK Fundazioa eta Bermeo eta Donostiako udalekin batera.
Herria |
Data |
Tokia |
Ataun |
Martxoak 5 |
|
Beasain |
Otsailak 14 |
Usurbe Antzokia |
Ezkio Itsaso |
Zehazteke |
|
Itsasondo |
Martxoak 17 |
Itsasondoko Kulturgunea |
Lazkao |
Otsailak 15 |
Areria Kultur Gunea |
Olaberria |
Martxoak 8 |
Batzar Aretoa |
Ormaiztegi |
Zehazteke |
|
Urretxu |
Zehazteke |
|
Zumarraga |
Martxoak 16 |
Zelai Arizti Kultur Etxea |