Gazteriaren etiketak xehatuko ditu ‘Album’ antzerkiak Lazkaon
Formol Laborategia antzerki taldeak Album antzezlana egingo du, bihar, Lazkaon. Areria antzokian da ikuskizuna, 19:00etan hasita. Sarrerak 10 euro balio du, eta lazkao.eus webgunean eros daiteke aurrez. Mikel Ibarguren eta Intza Alkain dira aktoreak, Edurne Azkaratek zuzenduta. 2021eko ekainean estreinatu zuten, Errenterian. Gazteen inguruko esanak eta etiketak ezbaian jarriko dituzte.














