Kilian Jornet ez da Zegaman izango
Udaberrian Himalaiara joateko asmoa azaldu du eta udan dauka lasterketetan parte hartzeko asmoa.
Kilian Jornet Sancti Spiritun gora, aurtengo Zegama-Aizkorrin. Kilian Jornet korrikalari kataluniarrak elkarrizketa batean baieztatu duenez, maiatzaren 14an jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoian ez du parte hartuko. Udaberrian Himalaiara joateko asmoa azaldu du eta udan dauka lasterketetan parte hartzeko asmoa. Mont Blanc-eko UTMBean ere partaidetza zalantzan izango du.













