Alarma Morea, martxoaren 9an, D'elikatuzen
Ordiziarrocken XX. edizioari begira, urteko bigarren kontzertua izango da. 19:00etan hasiko da.
Ordiziarrock jaialdiaren XX. edizioari begira jarri ziren urte hasieran jada Ordiziarrock Ekintzakeko antolatzaileak. Duela bi aste Joseba Irazoki eta Petti-ren kontzertua eskaini ondoren, martxorako beste bat antolatu dute. Martxoaren 9an izango da, emakumearen egunaren biharamunean. Alarma Morea taldeak kontzertu berezia egingo du, 19:00etan, D’elikatuzen.
Errunba flamenko feminista egiten du Alarma Morea Zumarraga-Urretxuko taldeak. Iaz Euskal Herriko 40 bat herritan egin zituzten kontzertuak, eta aurtengo birari ere ekin diote. Hilabete baino gutxiago barru Ordizian izango dira. Haiek sortutako abestiak zein bertsioak eskaintzen dituzte. 2019an Ez beti da ez Zumarragako jaietarako abestia sortu zuten. 2020an Azala lana kaleratu zuten, eta 2012ean, aldiz, Udaberrian bideoklipa. Taldeak emakumearen egoera salatu eta mahai gainean jartzea bilatzen du abestiekin.