'Amona Tomaxa eta sagarra' ipuin kontaketa, bihar, kultur etxean
Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena 'Mattin' izango dira kontalariak. 18:00etan hasiko da.
‘Amona Tomaxa eta sagarra’ ipuin kontaketa antolatu du Legorretako Udaleko kultura sailak biharko. Patxi Ezkiaga kultur etxean izango da, 18:00etan. 4 eta 7 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da, 50 minutu ingurukoa. Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena ‘Mattin’ izango dira kontalariak. Hitza eta pintzela lagun, ipuinak zuzenean marraztu eta kontatuko dituzte. 2021ean argitaratu zuten Agirresarobek eta Mattinek liburua, Denonartean argitaletxearekin.