Aztiriko mus txapelketa Joxean eta Patxi Ormazabalek irabazi dute
Hogei bikotek parte hartu zuten, larunbat arratsaldean, Aztiri Erretegiko txapelketan. Bigarren, Mutiloako Patxi Agirre eta Xabier Aranburu.
Hogei muslari bikotek parte hartu zuten, larunbat arratsaldean, Aztiriko Erretegian jokatutako mus txapelketan. Joxean eta Patxi Ormazabal aita-semeak (Gabiria) atera ziren txapeldun, finalean Patxi Agirreri eta Xabier Aranbururi (Mutiloa) irabazita. Hirugarren Imanol eta Isma, eta laugarren Periko Agirre eta Maitane Agirre aita-alaba aztiriarrak izan ziren. Jatetxeko arduradun Mavyk eman zizkien opariak eta sariak.