Etor Mendia neguko triatloian beteranoen Espainiako txapeldun, 55-59 urte bitartekoetan

Etor Mendia lazkaotarrak irabazi du neguko triatloian Espainiako txapelketa, 55-59 urte bitartekoen sailean. Asteburuan jokatu da, Anso bailarako (Huesca, Espainia) Linzako eski pistetan. Trigoi taldeko triatloilaria beteranoen V2M mailan lehiatu zen. Hiru kiroletako lasterketa 2.09.29an osatu zuen, bigarrenari 6.35 minutu aterata. Emakumezkoen irekian Maite Murgia lazkaotarra izan zen lehenengoa.

Gizonezkoen absolutua Pello Osoro euskal herritarrak irabazi du./Espainiako Triatloi Federazioa