Asiako lurrikararen kaltetuentzat elikagai bilketa egin dute Ataunen
Ataunen ere egin dute Kurdistan, Turkia eta Siriako hondamendiari aurre egiteko janari bilketa, Agauntza Guraso Elkarteak antolatuta. Kasu honetan, Zaporeak euskal GKEaren bitartez, elikagaiak jaso dituzte herrian, beste toki batzuetan bezala. Ataundarrek emandakoa sailkatu, kaxetan sartu eta kamioi batean eraman ondoren, dagoeneko bidean izango da janaria.