Ataungo EH Bilduren oinarriak Martin Aramendi berretsi du alkategai izateko
EH Bildu koalizioaren Ataungo mahai politikoak proposatutako hautagaia berretsi dute herriko kideek. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan zerrendaburu Martin Aramendi Arana aurkeztuko da. Lehengo astean egindako barne bozketan, «babes osoa» adierazi diote hautagai proposamenari ‘bilkideek’. Aramendirena zen izen bakarra.
Bigarren aldiz aurkeztuko da udaleko alkategai izateko bozketara. 2019an, alkate izendatu zuten, eta udalburu karguan dihardu harrezkero.
Kazetaritza eta itzultzaile ikasketak egina da Aramendi. Trebatzaile, itzultzaile eta irakasle lanak egin izan ditu. Euskaltegiko euskara iraskale da lanbidez, nahiz eta azken lau urteotan alkatetzara ere dedikatu den.