Esparrurako mendi bidea konpontzeko lanak bukatu dituzte
Iazko urtearen hasieran mugitu zen Esparru mendirako mendi pistaren zati bat egonkortzeko lanak amaitu ditu udalak. Mendi-bidearen azpiko horma behera lerratu zen. Luiziak eragindako lur mugimendua garbitu, eta bai bidearen azpialdean, bai gainaldeko ezpon-dan harrizko lubetak edo eustormak eraiki dituzte. Iturriotz enpresak egin ditu lanak, 91.873,29 euroan (gehi BEZa).