Hartza Segurako kaleetan
Hartza esnatu da. Segurako kaleetan barrena ikusi dute, Aizkorritik jaitsita. Mozorrotutako hainbat herritarrengana hurbiltzen saiatu da, bateren bat ere harrapatu du, baina hartzainak kate motzean lotu du. Uxatzaileak ere bizkor ibili dira segura gazteenen atzetik, erratzarekin eta maskuariarekin.
Hartzaren etorrerak 20 urte bete ditu aurten berreskuratu zutenetik. Segurako antzinako ohitura da inauterietan, Ostiral Mehe egunean, hartzaren esnaera ospatzea. 1936ko gerraren aurretik ere egiten zen, baina frankismo garaian debekatuta egon zen eta galdu egin zen. Pandemiak ere ohitura eten zuen, baina gainditu dute mugarri hori segurarrek.
Txistulariak eta dantzariak ere kalez kale ibili dira.