Beasaingo 25 saltokik produktuak kalera aterako dituzte stock azokarekin
Osteguneko stock azokan askotariko produktuak eskuratu ahalko dira Bareak merkatari elkartearen ekimenez. Erauskin plazan eta kaleetan saltokien aurrean izango dira salgaiak.
Bareak merkatari elkarteak stock azoka egingo du etzi, osteguna, hala, tokiko saltokiek denboraldiko soberakinak prezio erakargarrietan jarriko dituzte salgai, udaberriko denboraldi berriarekin hasi baino lehen.
Stock azokak, bi ekintza batzen ditu. Batetik, Erauskin plazan salmenta gune bat sortuko da, non saltoki partaideek, postu bana izango duen. Erauskin plaza gunea goiz eta arratsaldez egongo da (10:00etatik 19:30ak arte) egongo da zabalik. Bertan izango dira ondorengo saltokiak: Andreak Jantziak, Argi Optika, Biok, Kux-Kux, Labores Otea, eta Pergola saltokiak, eta arratsaldean, Blues Gastrobar ere bertan izango da.
Bestetik, herriko kaleetan, saltokien aurrean ere jarriko dira produktuak salgai. Era horretan parte hartuko dute ondorengoek: Alzuaran, Amets Descanso, Anitz, Arku, Arnedoko Txokoa, Arteka, Bereziartu, Cortes, Ekilore, Farmabi, Itoiz, JM Imaz optika, Jauregi optika, Laskurain, Marijose mertzeria, Migdäla, Mirari mertzeria, Nagusi optika, Natxo belar-denda, Oskarbi, Pergola, Phuket, Truk, Vicuña Sport eta Xalo.
Guztira, 25 saltokik parte hartuko dute. Bareak elkartetik, bertan salgai izango diren eskaintzak ezagutzeko gonbita luzatu dute.