Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colinarekin bertso afaria antolatu dute Arrano Kultura elkartean
Martxoaren 3an izango da eta sarrerak salgai daude Arrano tabernan.
Nerea Ibarzabal Bertsolari Txapelketa Nagusian. // Gari Garaialde Bertso afaria izango da Arrano Kultur Elkartean, martxoaren 3an, 20:30ean hasita. Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan. Sarrerak, Arrano tabernan; ikasle edo langabetuena, 15 eurotan, eta gainerakoena, 25 eurotan.












