Ehunmiletan mediku eta gaitasun txostena aurkezteko azken eguna otsailaren 23a
Ehunmiletako hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko derrigorrezkoa da bi txostenak aurkeztea.
Ehunmiletako hiru lasterketetako batean (Ehunmilak, Goierriko bi handiak edo Marimurumendi) izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariek mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea.
Horretarako azken eguna bihar, osteguna, izango da. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da eta ez da izen-emate kostuaren diru itzulketarik egingo.