Ostiralera atzeratu dute stock azoka Beasainen
Ordutegian ere aldaketa izan da; 18:30ak arte egongo da Erauskin plazako gunea.
Beasaingo stock azokaren eguna aldatu dute; ostegunean, hilak 23, egin beharrean, ostiralean, hilak 24, egingo dute, Bareak merkatari elkarteak iragarri duenez. Ostegunerako eguraldi iragarpena txarra dela eta egin dute data aldaketa.
Ezkiagan eta saltokien atarietan
Stock azokak, bi ekintza batuko ditu. Batetik, Erauskin plazan salmenta gune bat sortuko da, non saltoki partaideek, postu bana izango duen. Erauskin plazako gunea, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik (10:00etatik 18:30ak arte). Bertan izango dira ondorengo saltokiak: Andreak Jantziak, Argi Optika, Biok, Kux-Kux, Labores Otea, eta Pergola saltokiak, eta arratsaldean, Blues Gastrobar ere bertan izango da.
Bestetik, herriko kaleetan, saltokien aurrean ere jarriko dira produktuak salgai. Era horretan parte hartuko dute ondorengoek: Alzuaran, Amets Descanso, Anitz, Arku, Arnedoko Txokoa, Arteka, Bereziartu, Cortes, Ekilore, Farmabi, Itoiz, JM Imaz optika, Jauregi optika, Laskurain, Marijose mertzeria, Migdäla, Mirari mertzeria, Nagusi optika, Natxo belar-denda, Oskarbi, Pergola, Phuket, Truk, Vicuña Sport eta Xalo.
Guztira, 25 saltokik parte hartuko dute. Bareak elkartetik, bertan izango diren eskaintzak ezagutzeko gonbita luzatu dute.