Zuhaitzaren eguna ospatuko dute Itsason datorren igandean
Natur Ondarearen Kontserbazioaren proiektuaren baitan, Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute otsailaren 26an, igandean, Itsason. San Lorentzo inguruan bertako basoa leheneratzeko eta Alegiko erreka inguruko bioaniztasuna areagotzeko helburuz antolatu dute eguna.
Biltzen direnen artean, 100 zuhaitz landare landatzea da asmoa, tartean, haritzak, urkiak, gereziondoak edo astigarrak.
Ibilaldi gidatua Itsason
Itsason bertan egin dute hitzordua igandean, 10:00etan. Bertan elkartu eta guztiok batera egingo dute San Lorentzo alderako bidea. Beranduago, 12:00ak inguruan Alegira joango dira eta ibilaldi gidatu bat egiteko aukera izango da. Aurrez izena eman behar da 943 47 77 90ean, edo udala@itsaso.eus-en.