Beasaingo herri lasterketan 150 korrikalari inguruk parte hartuko dute
Igandean, haurrak izango dira irteten lehenak. Lasterketa luzea 10:30ean hasiko da, eta bost minutu beranduago mistoa. Izen ematea zabalik dago eta egunean bertan ere apuntatu daiteke.
Atzera kontaketa hasi da. Igandean jokatuko da Beasaingo herri lasterketa, 13. edizioa izango dena, eta ohi bezala, Bealak taldearen ekimenez egingo da. Izen emateak zabalik daude. Internet bidez egin daiteke (www.herrikrosa.eus), baita egunean bertan ere lasterketaren aurretik. Dagoeneko 130 korrikalarik eman dute izena; erdiak gutxi gora behera, banaka aterako dira, beste erdiek, proba mistoan parte hartuko dute. Haurrentzako lasterketetako izen-emateak Plazapen egingo dira, egunean bertan 09:00etatik 09:30era.
Ibilbideari dagokionez, aurten ere ez da Ordiziaraino iritsiko. Ezkiaga auzoaren amaieran buelta eman eta Zubimuzu plazan amaituko dute, hasierako lekuan. Guztira, bost kilometroko zirkuitua izango da.
Itzuli bat edo bi egiteko aukera izango da. Ibilbide motzaren alde egiten dutenek binaka lehiatu beharko dute. Bikoteak mistoak izan behar dira. Ibilbide luzea egiten dutenek hamar kilometro egin beharko dituzte, baina hauek banaka egin ahal izango dute.
Irteera puntuan lehenak haurrak izango dira. 10:00etan abiatuko dira. Jarraian, nagusien lasterketa jokatuko da: 10:30ean abiatuko dira banakakoak, eta bost minutu beranduago, bikoteak.
Trafikoan aldaketak
Lasterketa igaroko den kaleetako trafikoa moztu egingo dute korrikalariak abiatu baino lehenxeago, eta itxita egongo da lasterketak iraun bitartean.Martxoaren 18an jokatuko da Arriarango mendi lasterketa. Horren aurretik, martxoaren 11n, ibilbidea ezagutzeko entrenamendua antolatu du Bealak taldeak. Ez da izenik eman behar. Arrriarango frontoitik abiatuko dira 09:00etan.
Martxoaren 18an jokatuko da Arriarango mendi lasterketa. Horren aurretik, martxoaren 11n, ibilbidea ezagutzeko entrenamendua antolatu du Bealak taldeak. Ez da izenik eman behar. Arrriarango frontoitik abiatuko dira 09:00etan.