Txomin parrillak, festaz festa gosea asetzen
Txomin parrilla TXP marka irudi berria aurkeztu dute Beasaingo Igartzako jauregian. Txomin Dominguez dago markaren atzean, 2012 urtean, galdaragile izatetik parrilen mundura jauzi egin zuena. Krisi ekonomikoa medio, bide berria hartu eta Txomin Parrilla marka eraiki zuen. Azken urtetan, Euskal Herri osoan ibili da bere parriletan bertako produktuak prestatzen.