"Oso pozik gaude. Iristen ari da gure mezua"
Begiris elkarteko Josean Txintxurreta kideak azaldu du, museo batek irisgarria izateko, traba arkitektonikorik ez izateaz gain ukigarriak diren artelanak izan behar dituela
Kultura irisgarria da?
Guk beti esan izan degu gure erronketako bat dela kultura munduan dabiltzan agenteei ulertaraztea guretzako zer den kultura irisgarria. Kultura irisgarria izateko bete beharreko baldintzak bi dira: bat, arkitektonikoa. Modu errazean iritsi behar gara lekuetara; eta, bi, erakusten diren artelanak ere irisgarriak izan behar dira. Gure kasuan [ikusmen arazoak dituzten pertsonak], batez ere, ukigarriak izan behar dira, ukitzen direnak, Jabetzeko, bere osotasunean, zertaz ari garen.
Tamainak ere jarraitzia izango du, hortaz.
Modelo eta eskala egoki batzuetan egin behar dira artelanak, guk ukitu ahal izateko. Guretzako artelan handiak, adibidez Txilidalekuko belardietan daudenak, desgokiak dira. Oso dotoreak izango dira, baina desegokiak, parte bat bakarrik ukitu dezakegulako. Horietako artelan batzuk badude eskalara eginda. Baina batzuk, ez denak. Eta hori behar dugu. Artelanak eskalara egin jabetzeko nolakoak diren.
Eta koadroen kasuan, adibidez?
Jabetzen ari gara modan jartzen ari direla ustezko beste irisgarritasun bide batzuk. Pintura koadroei erliebe batzuk jarri eta hori ukitu eta halakoak. Esaten dute orain itsuek koadroak ukitzeko aukera dute, eta halakoak. Beno, horiek hitz handiak dira. Eta arinkerietan jende asko erostzen da. Askotan, ezjakintasunagatik. Irisgarria dela zalantzan jartzen dugu guk, beste asmakizun batzuk direla uste dugu. Kuriositate bezala ondo daude, baina guretzako ez dira irisgarriak. Guk ez dugu ikusten, eta koadroak ikusteko dira.
Ormaiztegiko trenzubiaren maketa ukitu daiteke.
Irisgarria da maketa hau, ukitu egin dezakegulako. Oso pozik gaude. Iristen ari da gure mezua, zer den irisgarria. Horretarako, sentsibilitatea behar da. Oso eskertuta gaude Goierriko eskolako ikasleek jarri duten gogoarekin, kemenarekin eta saiakerarekin gauza hauek egiteko. Sekulako lana egin dute. Eta agintariei eta babesleei ere eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hau da bidea.













