Emakume bat erreskatatu behar izan dute Txindokin
Aralar mendilerroan oinez zihoala erori eta min hartu duen 55 urteko emakume bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikopteroak
Ertzaintzak emakume bat erreskatatu zuen atzo eguerdian Txindoki mendia. 12:15 aldera SOS-Deiak 112ra hots egin zuen esanez mendian erori eta harrapatuta gelditu zela. Leku malkartsua zela ikusita, Ertzaintzaren helikopteroa eta mendiko taldea mobilizatu zituzten, bai eta suhiltzaileak eta Osakidetzako baliabideak ere.
Helikopteroa istripua izan duen emakumea zegoen lekura iritsi zenean, erreskatatzaile batek eman zion lehenengo laguntza emakumeari; ondoren, helikopteroak Zumarragara eraman zuen. Bertan zain zuen Osakidetzaren anbulantziak Donostia ospitalera eraman zuen azkenik.