Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren oharra
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak oharra kaleratu du herrialdean bertan behera gera daitezkeen lasterketen aurrean.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak honako oharra kaleratu du herrialdean bertan behera gera daitezkeen lasterketen auziaren harira. Hala dio hitzez hitz:
“GTxF beraien lasterketetan laguntzaile lanak egiten dituzten moto-lotura kideekin ondokoa adierazi nahi du Gipuzkoako txirrindulari lasterketetan jasan ditugun segurtasun arazoen aurrean:
1. Gipuzkoako Ertzaintzaren Trafiko sailak kide gutxi ditu Gipuzkoako Txirrindulari lasterketei aurre egiteko.
2. Honek derrigorrezkoa egiten du moto-loturako kideak izan beharra txirrindulari lasterketen segurtasuna osatu dezaten.
3. Moto lotura kide hauek egin izan dute ikaragarrizko boluntario lana txirrindulari probetan, baino arazo batzuk jasan izan dituzte eta hauen aurrean eskaera batzuk egin dituzte. Eskaera hauek laburbildu daitezke beraiek fisikoki aseguratuta egotea eta berain pertsona motoak osotasunean, beraien lan erramintak, motorrak, jasan ditzakeen matxurak aseguratuta izatea, eta baita ere beraien arropa, kasu honetan segurtasun arropa dena.
Jakinarazi nahi da moto-lotura lantegia ez dagoela onartuta, ez inongo kirol araudietan ezta datorren Euskal Kirol Legean ere, eta ezinbestekoa da hori. Horregatik hauek ondo egotea ez da erraza, baino ez dugu gure helburuan etsiko, horregatik egon daitezkeen aukera guztiak bilatzen ari gara gure behar hori estaltzeko.
Gutxieneko segurtasun baldintza horiek bermatzeko ezintasun hori ikusita, lasterketa gehiengoak egiten dizkiguten moto-lotura taldeek egoera konpondu arteko geldialdi bat egitea erabaki dute. GTXFk eskaera hauek zentzuzkoak ikusten dituenez eta helburua gure kasa lortzerik izan ez dugunez Erakunde Publikoei laguntza eskatu diegu arazo honi irtenbide bat emateko.
Bien bitartean, Gipuzkoako Errepideko lasterketak bertan behera geratzen dira antolatzaileek gutxieneko segurtasun hori lortzen ez duten bitartean. Ez dugu ahaztu behar ezta ere Frantziako Tourrean ikusi ahal izango ditugun txirrindulari profesional horietako askok beraien hasierak txirrindulari eskoletan, kadete, junior eta 23 urte azpiko lasterketetan izan dituztela. Hau da, orain antolatzeko zailtasunak ditugun horietan”.