Legorretako istripua eragin zuen gidaria atxilotu du Ertzaintzak
Legorretan igande eguerdian izan zen istripuan kontrako noranzkoan zihoan autoko gidaria atxilotu du Ertzaintzak. Donostia ospitalean ingresatuta dago 36 urteko gizonezkoa. Ertzaintzak hiru delitu leporatzen dizkio: zuhurtziagabekeriazko giza hilketa, lesioen beste delitu bat eta arduragabe gidatzea.
Atxilotuak gidatzen zuen autoa norabide okerrean sartu zen N1 errepidean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Atxilotuarekin batera beste bi gizonezko zihoazen. Hauek azken egunetan hil dira, zauriengatik. Beste auto bat jo zuten, aurrez aurre. Bigarren ibilgailuan zihoan emakume bat unean bertan hil zen eta beste bidairi bat erietxean dago.
Azken hiru urteetan Gipuzkoan izan den trafiko istripurik larriena izan da.