'Azken dantza maisua' dokumentala Lazkaon emango dute
Mikel Alvarez Sarriegi beasaindarrak ekoitzitako Azken dantza maisua dokumentala Lazkaon emango dute, bihar, ostirala. Arerian, 20:15ean hasiko da emanaldia. Xabier Sarriegi Paxatxo zenaren omenez eta hark egindako lanaren erakusgarri egin zuten filma, iaz. Herriko sokadantzen molde zaharreko azken erakuslea izan zen.