Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen dominak jaso dituzte bi ataundarrek
Iñigo Goikoetxea eta Juan Carlos Iturbe ataundarrek Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen Emaile Bikainaren eta Ohorezko Odol Emailearen dominak jaso dituzte, hurrenez hurren. Ataungo alkateak eta Ataungo Odol Emaileen Elkarteko ordezkariek parte hartu zuten ekitaldian, eta urte hauetan guztietan egindako ahalegina eskertu diete biei.