Lazkaoko gazteek larunbatean ospatuko dute inauteria, herrian bertan
Mozorrotzeko gaia "EITB" jarri dute. 'Mihiluze' lehiaketa egingo dute eguerdian, eta bazkaria dute ondoren.
Lazkaoko Gazte Asanbladak larunbat honetan, martxoak 5, ospatuko du inauteria. Azken urteetan ohitura bihurtu duten bezala, herrian bertan mozorrotuta ibiliko dira, inauteri giroa bertan zabaltzeko. Mozorrotzeko gaia zehaztu dute aurten, eta “EITB” da hori.
Egitaraua 13:00etan hasiko da, plazan Mihiluze jokoa eginda. 14:00etan taldeko argazkia aterako dute, eta 14:30ean bazkaria Amebi jatetxean izango dute. Arratsaldean, 18:30ean hasita, Elektropikala elektro-txarangak alaituko ditu Lazkaoko kaleak.