Martxoaren 8ko programa aurkeztu du udalak
Martxoaren 8an, 12:00etan elkarretaratzea izango da, Kimetzek deituta. 18:00etan, Goierriko Koordinadora Feministak deituta, 'Denon bizitzak erdigunean' lelopean, Ordiziako Plazatik zutabea aterako da Beasaingo Erauskin Plazan egingo den elkarretaratzera. Horrez gain, hilabete osoan Emakumeen Egunari lotutako jarduerak izango dira.
Ordiziako Udalak Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako programa aurkeztu du, gaur eguerdian, Plaza Nagusian. Martxoan zehar hainbat ekintza izango dira egunaren harira, herriko eragile ezberdinek antolatuta: elkarretaratzeak, antzezlanak, erakusketak, kontzertuak edota scape room bat. Udalak “konpromisoa” agertu du eta eskerrak eman dizkie urtean zehar lan egiten duten eragile guztiei.
“Ezinbestean eskerrak eman behar dizkiegu egunero emakumeen eskubideen alde mobilizatzen diren mugimendu feministako kideei eta bat egiten dugu M8aren bueltan antolatu dituzten mobilizazioekin. Errealitatea delako egunero dela martxoaren 8a”, zabaldu du Ainhoa Jimenez berdintasun zinegotziak.
Dagoeneko ekin diote egitarauari. Gaur goizean, Kimetz Emakumeen Elkarteak deituta, ‘Emakume margolariak: kalean margotzen’ ekimenean parte hartu dute, udaletxeko arkupeetan, 10 bat emakumek. Gaur eta martxoaren 9an, autozaintza tailerrak eskainiko dira, eta gaur eta martxoaren 16an eta 30ean, batukada feminista tailerrak, Jabekuntza Eskolan.
Egitaraua:
- Etzi, martxoaren 4an: 16:30ean, D’elikatuzen, ‘Mujeres en tránsito’ dokumentala eta solasaldia. Egonkortasun ekonomikoa aurkitzeko Europara bakarrik bidaiatzen duten ama latinoamerikarren errealitateak aztertzen ditu filmak.
- Martxoaren 7an: Bea Egizabalen ‘Magma Mia’ bakarrizketa, Barrenan, 18:30ean.
- Martxoaren 8an:
- Goierriko Koordinadora Feministak deituta,
-18:00etan: Ordiziako plazatik zutabea Beasaingo mobilizaziora joateko.
-19:00etan: mobilizazioa Beasainen, Erauskin plazatik. -
Kimetz Emakumeen Elkarteak deituta,
-12:00etan: elkarretaratzea Plaza Nagusian.
- Goierriko Koordinadora Feministak deituta,
- Martxoaren 9an: Ordiziarrock Ekintzak-ek antolatuta, Alarma Morearen kontzertua D’elikatuzen, 19:00etan.
- Martxoaren 10ean:
- Kimetzek antolatuta, 18:00etan, Kafe kontzertua Debora Herrero soprano, Javier Alberdi tenore eta Borja Rubiños pianistarekin.
- 17:15ean, musika eskolako txarangarekin kontzertua, Nikolas Lekuona plazan.
- Martxoaren 12an: Berdintasunaren aldeko scape room-a, Nadaleko lokalean. Ordubeteko iraupena du, eta bakarka binaka zein 8-10 laguneko taldeetan egin daiteke. 10:30ean, 12:00etan, 13:30ean, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean. Martxoaren 9a baino lehen eman behar da izena, berdintasuna@ordizia.eus helbidean edo 688 822 329 telefonoan.
- Sinopsia: Iraganera bidaia egitea proposatzen dute, XX. mendearen erdialdeko emakumeen eta gizonen bizitza irudikatzeko. Maiordomoz mozorrotutako pertsonaia batek, bere hildako jabeen etxea aurkeztuko du. Emaztea emakumeen eskubideen aldeko aktibista sutsua eta Clara Campoamorren jarraitzaile leiala zen. Sufragio unibertsalaren aldeko borroka egin zuen. 1923ko maisu-maistren kontratua edo emazte onaren dekalogoa bezalako testuak eta garai horretako girotzea dira parte-hartzaileek deszifratu behar dituzten kodeak haien orainaldira iristeko. Soldata-arrakala, genero-indarkeria eta sare sozialak jorratuko dira.
- Martxoaren 19an: Nor da Maurizia? antzezlana Herri Antzokian, Kultura Familian programaren barruan, 16:30ean.
- Martxoaren 23an: Urrup Antzerki Taldearen Si ellas hablaran antzezlan berriaren aurkezpena, Herri Antzokian, 20:30ean.