Iker Serranok eskubaloia utziko du denboraldi amaieran
Iker Serranok (Urretxu, 1984) eskubaloia utziko du denboraldi amaieran. Serrano umetan hasi zen eskubaloian jokatzen, Urola taldean. Ondoren, hamaika taldetan jokatu du: Zarautz, Huesca, Almeria, Arrate, Puerto de Sagunto, Tremblay-en-France, Mulhouse, Bidasoa eta Benidorm.
Goi mailako lehia zuteko gogoa duela dio. “Fisikoki ondo nago, baina jokatzeari uzteko prest. Eskubaloiarekin lotuta jarraituko dut. Bigarren mailako EON Alicante taldeko kirol zuzendaria eta bigarren entrenatzailea izatea eskaini didate eta lan munduan murgiltzen lagunduko didatela esan didate”.
Horra hor Serranoren kirol ibilbideko hainbat argazki.