Zeraindik Legazpira doan errepidean zabaltze lanak hasi dituzte
Zerain eta Legazpi batzen dituen Gi-3520 errepidea zabaltzeko lanak hasi dituzte aste honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Aldabeko eta Larraondoko bidegurutzeen artean egingo dituzte lanak eta aurreikuspenen arabera, gutxienez, hiru hilabetez luzatuko dira.
Errepidea irekita egongo da, eta salbuespeneko kasuetan soilik itxiko dute erabat, aldundiaren arabera. Errepidea guztiz istea beharrezkoa den kasuetan aldez aurretik jakinaraziko dute. Errepidea errei bakarrekoa izanik berez da estua, eta lanek irauten duten bitartean zabalera nabarmen estutuko dela ohartarazi dute Zeraingo Udaletik.