Beasaingo Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatzeko tailer parte-hartzailea egingo dute
Asteartean izango da saioa, Beasaingo udaletxean, 18:00etan. Herritar orok parte har dezake.
Beasaingo Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren (HMJP) idazketa iritsi da bere azken fasera, non saio parte hartzailea egingo den herritarrei irekia izango dena. Udaletik azaldu dutenez, saio honen helburua da, proposamenen zirriborroa azaldu eta eztabaidatzea, herritar eta eragile desberdinek izan ditzaketen proposamenak aztertu, eta hala badagokio, behin-betiko dokumentuan txertatuak izan daitezen. Udaletxeko batzar aretoan izango da, asteartean, hilak 7, 18:00etan.