Danel Perez ordiziarra, Espainiako 20 urtez azpiko txapeldunorde altuera jauzian
2,04ko listoia pasa eta marka pertsonala ezarri du. Larunbatean jokatu zuen finala.

Danel Perez Martin (Ordizia, 2004) Espainiako 20 urtez azpiko txapeldunordea da altuera jauzian. Asteburuan jokatu da 49. pista estaliko 20 urtez azpiko Espainiako txapelketa Sabadell-en (Bartzelona). Perezek bigarren markarik onena egin du larunbatean jokatutako finalean. 2,04ko pistoia pasa zuen, eta horrekin marka pertsonala ezarri du.