Hamahiru domina lortu dituzte Ordiziako urpekariek Euskal Selekzioarekin estatuko txapelketan
Asteburuan jokatu da Torreviejan (Alakant) Autonomia Erkidegoen arteko Estatuko txapelketa. Ordizia K.E Urpekoak taldeko 9 igerilari zeuden deituta parte hartzera.
Asteburuan jokatu da Torreviejan (Alakant) Autonomia Erkidegoen Estatuko urpekoen txapelketa. Ordizia K.E. Urpekoak taldeko 9 igerilari hautatu dituzte Euskal Selekzioarekin parte hartzeko: Iratxe Garmendia, Ane Gonzalez, Graxi Elosegi, Fernando Fernandez, Josu Sarasola, Endika Mate, Josu Goya, Manuel Varas eta Odei Rodriguez.
Haietako bosten artean 13 domina eskuratu dituzte. Ane Gonzalezek 5 urrezko domina lortu ditu: 100 metro azaleran, 50 metro azaleran, 50 bi hegatsetan, 4×200 metro erreleboetan eta 4×100 metro erreleboetan; Josu Sarasolak urrezkoa lortu du 400 metro eskafandran, zilarrezkoa800 metro azaleran eta brontzezkoa 100 metro eskafandran; Josu Goyak brontzea lortu du 50 metro apnean; Iratxe Garmendiak urrezko bi 4×100 eta 4×200 erreleboetan; eta Graxi Elosegik urrezkoa 4×200 erreleboetan eta brontzea 1500 metro azaleran.