Idiazabalgo herritarrentzako arreta zerbitzuak ordutegi berria du

Zerbitzua hobetzeko helburuarekin, Idiazabalgo udaletxeko herritarrentzako arreta zerbitzuko ordutegia zabaltzea erabaki dutela jakinarazi dute udaletik. Aurrerantzean, 7:30etik 14:30era egongo da zabalik, —ostiraletan 14:00ak arte—. Aste Santuan, udako oporretan eta Gabonetan, 8:30etik 13:30era. Egutegi zehatza hemen kontsultatu daiteke.