Lazkaoko EAJk ekitaldia egingo du bihar Arerian
Hauteskunde aurreko ekitaldi politikoa egingo du bihar, asteartea, Lazkaoko EAJk, Aurrera egiteko izenpean. Herritarrekin topaketa modura izango da, Areria antzokian, 19:00etan hasita. Lehenbizi, etorkizuneko erronkei eta «pertsonak politika ororen erdigunean» jartzearen garrantziari buruz mintzatuko dira Joseba Egibar GBBren presidentea, Kepa Zubiarrain alkategaia eta Eneritz Miranda EGIko kidea. Mokadutxo batekin girotuko dute gero ekitaldia.