Legorretako istripua eragin zuen gidaria espetxera bidali du epaileak
Hiru lagunen hilketa leporatzen diote gidariari, besteak beste. Martuteneko espetxeko osasun-moduluan dago, istripuko zaurietatik osatzen
Legorretako istripua eragin zuen autoko gidaria espetxera bidali du gaur Donostiako Guardiako Epaitegiak. Zuhurtziagabekeria larriaz eragindako hiru heriotza, istripuaren lekutik alde egiten saiatzea eta Bide Segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat leporatzen dizkiote.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 36 urteko atxilotua Martuteneko espetxean dago jada, osasun moduluan. Haren arabera, ona da gizonaren osasuna.
Otsailaren 26an jaso zen istripua, gauerdi aldera. Argitu gabeko arrazoiengatik ibilgailu bat noranzko okerrean sartu zen N-1 errepidean eta aurrez aurre jo zuen auto bat, Legorreta parean.