Mikel Urdangarin idazle beasaindarrarekin solasaldia antolatu du irakurle taldeak
'Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza' liburuaren inguruan arituko dira idazlearekin. Herritar guztientzat irekia da saioa.
Mikel Urdangarin beasaindarraren Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza liburuaren inguruko solasaldia egingo dute irakurle taldekoek, Igartzako Jauregian. Mikelek berak ere parte hartuko du. Herritar guztientzat irekia da saioa, eta ez da derrigorrezkoa liburua irakurrita izatea.