Nazioarteko lankidetzarako diru laguntza programa ireki du Olaberriak
Munduko herrialde txiroetan elkartasun, garapen eta lankidetza programak garatzen dituzten erakundeentzat diru laguntza programa atera du aurten ere Olaberriko Udalak. Diru irabazi asmorik gabeko taldeentzat edota banakakoentzat da. Guztira, 2023rako 39.000 euro bideratuko ditu udalak xede horretara.
Diru laguntzak eskatzeko epea martxoan izango da, Olaberriko udaletxean. Eskaera-inprimaki ofizialak betetzeaz gain, hainbat agiri aurkeztu beharko dira, elkartearen estatutuak tartean.
Diru laguntzara aurkeztuko den proiektuari buruz, deskribapen laburra, geografikoki non garatuko den zehaztapena, ekimenaren onuradun izango den biztanleria, esperotako emaitzak, eta proiektuaren bideragarritasuna azaldu beharko dira. Horrez gain, azken bi urteetako balantze ekonomikoa ere bai.