Amiantoarenei behin-behineko etxe berrian dago
Mariarats kalean, ezkiaren alboan ipini dute.
CAF lantegiko atariaren eremuan dauden eraikinak husten hasi dira, egun batetik bestera, eraitsiko baitute. Alboan dagoen parkean ere hasiak dira makina handiekin, zorua altxatzen, eta bien bitartean, Amiantoarenei eskultura, tokiz aldatu dute. Mariarats kalean, ezkiaren alboan du etxe berria, amiantoaren biktimen omenezko eskulturak, behin-behinean.