Usain eta irudiekin jolas egitea da Nafarroa23ko martxoko proposamena
Lurrinak argazkiekin lotzea eta aromaterapiari buruzko hitzaldia izango dira ostiralean.
Hilabetero proposamen berri bat dakar Jose Mari Telleriak, Nafarroa23 estudioaren bidez. Oraingo honetan, Lirain lurrin-dendarekin elkarlanean, jolas bat dakar; usainen eta irudien arteko asmakizun jolas bat da, non lurrinak argazkiekin lotu beharko diren. Ondoren, aromaterapiari buruzko hitzaldia emango du Natura Bisse etxeko ordezkari Laura Saldisek.
Etzi, ostirala, izango da hitzordua, Nafarroa23 estudioan, 18:00etatik 19:15era.