Errigoraren udaberriko kanpaina martxan
Errigora Balioak berme zigilua izango dute aurtengo kanpainan eskuratu ahal izango diren produktuek. Martxoaren 29ra arte egin daitezke eskaerak.

Gaur ekingo Errigorak udaberriko kanpainari, Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura, Bat egin Errigora Balioekin leloarekin.
Aurtengo kanpainan eskuratu ahal izango diren produktuek Errigora Balioak berme zigilua dakarte euskarazko ohiko etiketetan gehituta. Berme zigilu horrek produktuak 4 balio (gutxienez) badituela ziurtatzen du: Euskara, Auzolana, Bertakotasuna eta Nekazariekiko harreman bidezkoa. Berme zigilu horren informazio guztia Errigorak propio sortu duen webgunean kontsulta daiteke.
Errigorak “bestela kontsumitzeko” deia egin du, Errigora Balioen arabera kontsumitzeko: “Bertako elikagaien alde, euskaraz, auzolanean eta ekoizpenean harreman bidezkoak sustatuz”.
Eskaerak martxoaren 29ra arte
Urtero bezala ehunka boluntarioren lanari esker, eta AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartearekin batera ehunka herritan egin ahal izango da olio, kontserba, lekale arroz eta pasta eskaera. “Produktu horiek eguneroko kontsumora ekartzeko eredu honi jarraikiz urte osorako despentsak betetzeko unea da”.
Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak daude aukeran. “Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua”.
Goierrin 23 banaketa gune prestatu dituzte:
Troskaeta Taberna | Ataun |
Andramendi Ikastola | Beasain |
Herri denda | Beasain |
Ezkio | Ezkio |
Gabiria | Gabiria |
Idiazabal | Idiazabal |
Itsaso | Itsaso |
Kaxintane Taberna | Itsasondo |
Lazkao (jtk lokala) | Lazkao |
San Benito Ikastola | Lazkao |
Haztegi Ikastola | Legazpi |
Lekanazpi Elkartea | Legazpi |
Legorreta | Legorreta |
Mutiloa | Mutiloa |
Olaberria (Bikario Etxea) | Olaberria |
Argiberri elkartea | Ordizia |
Goierriko Baratza | Ordizia |
Jakintza Ikastola | Ordizia |
Segurako Errigoraren Gunea | Segura |
Joxepane Taberna | Zaldibia |
Zegama | Zegama |
Zerain | Zerain |
Urretxu-Zumarraga Ikastola | Zumarraga-Urretxu |