Ataunek, Segurak eta Zaldibiak parte hartuko dute ‘Geuretik sortuak’ beketan
Bi idazlek egonaldiak egingo dituzte, eta ipuin luze bana idatziko dute herriotan jasotakoarekin.
Udalbiltzak Geuretik sortuak beka programaren bigarren ekinaldia antolatu du, aurtengo. 39 udalerrik eta 22 sortzailek parte hartuko dute. Tartean daude Zaldibia, Ataun eta Segura.
Aurreko bekaldiaren bidetik, sormen egonaldiak egingo dituzte artistek eta sortzaileek izendatutako herri batean edo herri multzo batean. Hamar idazlek, bost komikigilek, hiru antzerki konpainiak eta lau zinegilek jasoko dute Geuretik sortuak beka bana. Aurten egonaldiak egingo dituzte, eta horietan sortutako emaitza 2024an aterako dute.
Goierrin izango direnak.
Hala, Idoia Etxeberria Elortza idazleari Ataunen eta Zaldibian egokitu zaio egonaldia. Lutxo Egia del Riori, berriz, Seguran. Hiru asteko egonaldiak egingo dituzte herriotan, eta ipuin luze bana idatziko dute han jasoekin.