Idiazabalgo txistularien 30. alardea ETBn
Idiazabalgo txistularien 30. alardea ETB1eko Oholtzan saioan eskainiko dute, bihar, martxoak 11, 22:00etan.
San Blas jaien barruan egin zuten Txistularien 30. Alardea pasa den urtarrilaren 28an, Zelaa kiroldegia beteta zela. Euskal Herri guztitik joandako 60 txistularitik gora, 90 bat abeslari, 20 dantzari eta 20 danbor eta barril jotzailek hartu zuten parte ikuskizunean. Ordu hartan jazotakoa ikusteko aukera izango da bihar gauean, Oholtzan saioan.