Oin Arinek baserria hartuko du dantza saioetarako gaitzat
Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak urteko emanaldi bereziak aste honetan eta hurrengoan egingo ditu. Baserria jarri dute koreografia berezietarako gaitzat, eta dantza taldeko kideek horren inguruan ondu dute ikuskizuna.
Bi emankizun prestatu dituzte. Lehenbizikoa gaur izango da, 18:00etan hasita, Areria antzokian. Bigarrena, datorren ostiralean (martxoak 17), 17:30ean hasiko da.
Oin Arineko dantzari guztiek parte hartuko dute, emanaldiren batean. Zenbait talde, helduenak esate baterako, bi egunetan ariko dira. Txikienak, bietakoren batean.
Sarrerak Areriako txarteldegian egongo dira eskuragai, saioa hasi baino ordu laurden bat lehenago. Gonbidapenak izango dituzte dantzarien familiek. Bestetik, Lazkaoko Dantzari Txiki eguna ekainaren 11n
egingo da.