'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio musikatu solidarioa, hilaren 19an, Legorretan
Minbiziarekin lotuta dauden tabuak atera eta gaixotasunak sorrarazten dituen korapiloak askatzen laguntzen duen Iñurri elkartearen alde izango da dirua. Sarrerak salgai daude dagoeneko, udaletxean, liburutegian zein Iñurri elkartearen webgunean, 10 euroan.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ‘Tabuen kutxatik oholtzara’ bertso saio musikatu solidarioa izango da Legorretako Herri Antzokian, martxoaren 19an. Minbiziaren inguruko tabuak lehen lerroan jartzea izango da helburua. Minbiziarekin lotuta dauden tabuak atera eta gaixotasunak sorrarazten dituen korapiloak askatzen eta normalizatzen laguntzea da Izan Inurri proiektuaren helburua, eta hain justu, bildutako dirua Iñurri elkartearen alde izango da.
Ane Labaka, Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan, eta Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan. Ixak Arrutik eta Gari Otamendik joko dute musika. 18:00etan izango da saioa. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Legorretako udaletxean, goizez, eta liburutegian, arratsaldez. Iñurri elkartearen webgunean ere eros daitezke. Elkartearen bideoklipa: