Ttipi-Ttapa korrika eginez elkartuko dira emakumeak
Emakumearen Egunaren inguruan, zaldibiarrek Ttipi-Ttapa morea lasterkaldia izango dute, bihar, 10:30ean hasita. Hirugarren urtez antolatu dute Aske talde feministak eta udalak.
Korrika proba den arren, oinez eta ibilbide egokituan ere osa liteke 5 kilometroko ibilbidea (egokitutakoa motzagoa da). Partaide guztiak helmugaratutakoan bukatuko da lasterketa.
Zaldibiako emakumeei zuzendutako ekimena da. Hamabi urtetik gorakoek parte har dezakete, aurrez izena emanda. 90 lagun zeuden herenegun izena emanda, eta aukera badago oraindik.
Bihar, 13:00etan ekitaldia dago plazan, eta 14:30ean bazkaria, antzokian. Iluntzean, poteo musikatua egingo dute.