200 mendizale inguru elkartu dira Eskolarteko Mendi Lehiaketan
Gaur Eskolarteko Mendi Lehiaketaren 29. edizioa egin da Irun, Donostia, Zestoa, Mutriku eta Urretxun. Ibilaldi neurtuak egin dira. Urretxun Irimo inguruan egin dira. Bi ibilbide egon dira aukeran: bi ordu eta erdikoa eta hiru ordu eta erdikoa. Parte hartzaileak 08:30etik aurrera atera dira Areizaga-Kalebarrenetik. 200 mendizale inguruk parte hartu dute.














