'Txikia'-ren oroimenezko ekitaldiaren bideoa
Harro Hadi dinamikak 'Txikia' eta bere belaunaldi kideak gogoratu ditu Itsasondon
Apirilean 50 urte izango dira poliziak Eustakio Mendizabal Benito Txikia itsasondoarra Algortan (Bizkaia) tiroz hil zuenetik. Aste honetan Harro hadi Kantauri itsasoa dinamika eta manifestua aurkeztu dituzte. Dinamikaren helburua nazio susperraldi berri bati ekitea da. Aurreko belaunaldiek egindako naziogintza lanari bultzada eman eta garai berrietara egokitutako naziogintza eredua bultzatu nahi dute. Apirilera arte hainbat ekitaldi, solasaldi eta jarduera antolatu dituzte. Lehenengoa atzo izan zen, Itsasondoko pilotalekuan. Txikia eta bere belaunaldikoak gogoratu zituzten. Horra hor Gotzon Aranburuk egindako bideoa.